Arrauna
Lekeitioko uretan
Urdaibai nagusi Euskadiko Txapelketan, Hondarribiaren aurretik
Erredakzioa
Bermeotarrek estropada ederra egin dute eta ohorezko txandako azkarrenak izan dira, Honarribiari, Oriori eta Kaikuri gailenduta. Lehen txandan Portugalete nagusitu da.
Urdaibai nagusitu da Euskadiko Traineru Txapelketan, ohorezko txandan Hondarribia, Orio eta Kaiku mendean hartuta.
Txandak hasiera ikusgarria izan du, lau traineruak segundo bakar batean izan dira leían, baina bigarren luzetik aurrera, gauzak aldatzen hasi dira; Bou Bizkaiak eta Hondarribiak aurrea hartu dute, eta Orio eta Kaiku, aldiz, atzean geratu dira, aurrekoei jarraitu ezinda.
Bermeotarren eta hondarribitarren harteko lehia ikusgarria izan da, eta, azkenik, Urdaibaik eraman du garaipena, gipuzkoarrek baino sei segundo gutxiago eginda. Orio hirugarren izan da 16 segundora, eta Kaiku, laugarren, 30 segundora.
Hala ere, sailkapen nagusiko laugarren postua beste traineru bizkaitar batek lortu du, Portugaletek, hain zuzne, lehen txandan egindako denborari esker. Portugaletekoak Zierbena, San Pedro eta San Juan baino gehiago izan dira.
Gauzak horrela, Bermeo, Hondarribia, Orio, Portugalete eta Kaiku lehiatuko dira datorren asteko Espainiako Txapelketan.
San Juan nagusi, nesken kategorian
Emakumezkoetan, berriz, San Juanek irabazi du Euskadiko Txapelketa, Hibaikari, Zumaiari eta Getaria-Zarautzi gailenduta.
Sanjuandarrek 11 minutu eta hiru segundoko denbora egin dute, Hibaikak baino bi segundo gutxiago, Zumaiak baino bost gutxiago eta Getaria-Zarautzek baino 47 gutxiago.