Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

Hondarribiak erabakita utzi du liga Bilbon

Erredakzioa

Ama Guadalupekoak Bilboko Bandera eraman du, Urdaibaiko eta Orioko traineruek bigarren eta hirugarren egin dute, hurrenez hurren.

San Miguel Ligako hamazazpigarren bandera jokatu da Bilboko uretan. Aurreko egunean Oriok bi puntu kendu zizkion Hondarribiari sailkapenean, beraz, Ama Guadalupekoak lidergoan sendo jarraitzeko emaitza ona atera behar zuen Bilboko Banderan.

Eta horrela gertatu da. Nahiz eta erlojupekoa makal hasi, hirugarren luzean erritmoa bizi, eta azken bi luze bikain egin dituzte hondarribitarrek bandera eskuratzeko. Hondarribiak denboraldiko bere seigarren bandera erdietsi eta eskura du aurtengo ligan txapeldun izatea.

Denborak

PEDREÑA 20:17

KAIKU AMBILAMP 20:05

ZIERBENA BAHÍAS BIZKAIA 19:53

TIRÁN PEREIRA 19:52

CABO 19:52

PORTUGALETE EULEN 19:49

SAN JUAN IBERDROLA 19:44

SAN PEDRO ECOLMARE 19:33

ASTILLERO 19:30

ORIO BABYAUTO 19:27

URDAIBAI AVIA 19:24

HONDARRIBIA ORSA 19:20

SAN MIGUEL LIGAKO SAILKAPENA

1    HONDARRIBIA ORSA    183 puntu
2    ORIO BABYAUTO    175
3    KAIKU AMBILAMP    147
4    CABO    107
5    SAN JUAN IBERDROLA    104
6    PORTUGALETE EULEN    95
7    TIRÁN PEREIRA    95
8    ZIERBENA BAHÍAS BIZKAIA    80
9    SAN PEDRO ECOLMARE    78
10    URDAIBAI AVIA    75
11    ASTILLERO    73
12    PEDREÑA    19