Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Ligara

Getariak eta Zumaiak jokatuko dute igoerarako playoffa

Erredakzioa

Galiziako Samertolameu eta Amegrove traineruak ere igoerako txartela eskuratzeko lehian arituko dira.

  • Getariako trainerua. Argazkia: EITB

    Getariako trainerua. Argazkia: EITB

Getariako eta Zumaiako traineruek jokatuko dute San Miguel Ligara igotzeko playoffa, irailaren 20an eta 21ean, Bermeon eta Portugaleten, hurrenez hurren.

Getariak irabazi du KAE-1eko titulua, Trintxerpeko Ikurrinean nagusituta. Getaria eta Zumaiarekin batera, Galiziako Samertolameu eta Amegrove traineruek ere igoerarako txartela eskuratzea izango dute helburu.

Lau aste barru, 2015eko San Miguel Ligarako bi postu egongo dira jokoan, eta bost talde lehian: Getaria, Zumaia, Samertolameu, Amegrove eta San Miguel Ligako azkenaurrekoa.