Arrauna
Erabakia
Astillerok playoffean hartu beharko du parte
Erredakzioa
Talde kantabriarrak, sailkapen nagusiko hamaikagarren postuan, Bermeon eta Portugatelen jokatuko diren playoffetan lehiatu beharko du. Astillerok helegitea aurkeztuko du.
-
Astilleroren artxiboko irudia. Argazkia: EITB
TKEren oharra:
Informazio ohar honen bitartez, 2014ko irailaren 1ean TKEko lehiaketa epaileak erabakitakoa jakinarazten da. Erabakitakoa betearazlea da, eta SDR Astillerok errekurtsoa aurkezteko 2 eguneko epea edukiko du TKEko epailearen aurrean.
TKEko lehiaketa araudiaren 36.1. artikuluak dio San Miguel Ligaren ohiko ligan bi jardunaldiren faltan 11. postuan dagoen taldeak playoffean parte hartu behar duela. Araudiko agindu hau ez litzateke beteko sailkapeneko 11. sailkatua lurraldeko (Autonomi Erkidegoa, Kantabria eta Galiziaren kasuan, edota Lurralde Historiko, Bizkaia eta Gipuzkoaren kasuan) ordezkari bakarra den kasuan.
Honela, TKEko Estatutuetako 21.4. artikuluan esaten denarekin bat eginez, bazkide den kirol club batek Elkartean jarraitzeko eta playoffean ez parte hartzeko, beharrezkoa da denboraldi berean gutxienez bere lurraldeko lau entitate egotea TKErekin hitzarmenduaduriko ohiko liga batean parte hartzen (hau da, KAE edo LGT).
Honenbestez, SDR Astilleroren kasuan 2014ko denboraldian, 11. sailkatua delarik bi estropada puntuagarriren faltan eta Kantabriako bazkide bakarra izan arren (SDR Pedreñaren jaitsieraren ondoren 12. sailkatua izatearen ondorioz), San Miguel Ligako playoffean parte hartu beharko luke, aurtengo denboraldian hiru klub kantabriar besterik ez baitaude KAE Ligan parte hartzen (Castreña, Santoña eta Colindres).
Beraz, aurreko denboraldietan gertatu den bezala, 2014ean bost taldek hartuko dute parte playoffean, 2015ean TKEko bazkide izateko dauden bi posturengatik lehiatzeko. Talde horiek TKEko 11. sailkatua eta KAE eta LGT Ligetako 1. eta 2. sailkatuak izango lirateke.