Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Igande honetan

Bizkaia eta Gipuzkoa, aurrez aurre Kontxako lehenengo jardunaldian

Erredakzioa

Kaiku eta Urdaibai, lehenengo txandan, eta Hondarribia eta Orio, bigarrenean, Donostian irabazteko faborito nagusiak dira.

Bizkaiko eta Gipuzkoako ontziek, bi txandatan bananduta, Kontxako Bandera lehiatuko dute igandean. Zorteak hurrengo banaketa erabaki zuen: Kaiku, Urdaibai eta Portugalete, Cabo da Cruzekin batera, lehenengo txandan, eta Hondarribia, Orio, San Juan eta Donostiarra gipuzkoarrak, bigarrenean.

Sestaokoek eta Bermeokoek denborarik onenak egin zituzten sailkatze-estropadako erlojupekoan. Hala ere, biharko gidoia ez dago idatzita, baldintzak bestelakoak izango direlako. Txanden banaketa, eguraldia, itsasoaren egoera eta ziagobak erabakigarriak izango dira.

Gizonezkoen traineruak 12:00etan irtengo dira, baina lehenago emakumezkoenak atarako dira. Kasu honetan, denak Gipuzkoakoak: Hibaika, Zarautz, Orio eta San Juan.

Saioa 10:45ean hasiko da, ETB1 eta eitb.eus-en. Gainera, ikus-entzuleek barru-barrutik bizi ahalko dute estropada.

Antolatzaileek 100.000 euro banatuko dituzte sarietan: 24.000 irabazlearentzat. Milaka zalek kolorez beteko dituzte Donostiako badiaren inguruak.