Arrauna
10 segundo
Nahikoa ote da Urdaibairen errenta?
Erredakzioa
Salsamendiren mutilek errenta polita dute, baina ez dago fidatzerik eta igandean erabakiko da irabazlea.
-
Kontxako Banderaren lehen jardunaldia. Argazkia: EFE
Igandean jokatu zen 2014ko Kontxako Banderaren lehen jardunaldia. Urdaibai izan zen indartsuena, Kaikuren eta Hondarribiaren aurretik.
Kortaren mutilak hamar segundora sailkatu ziren eta Ama Guadalupekoak, hamaikara. Salsamendiren mutilek errenta polita dute, baina ez dago fidatzerik. Izan ere, 2001. urtean, Orio errenta horrekin uretaratu zen, eta Castrok irabazi zuen azkenean bandera.
Hala ere, eta beti ere historiaren arabera, ez da ohikoa Urdabairen bezalako errenta bigarren jardunaldian gainditzea, baina igandera arte itxaron beharko da.
Gizonezkoen lehenego jardunaldiaren sailkapena:
1. Urdaibai 19:02.98
2. Kaiku +10.54
3. Hondarribia +11.50
4. Orio +19
5. Portugalete +28
6. San Juan +34
7. Cabo +36
8. Donostiarra +1:27