Arrauna
Harrera
Urdaibairi harrera egin dio Bizkaiko Ahaldun Nagusiak
Erredakzioa
Bermeoko arraunlariak hartu ditu Jose Luis Bilbao, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Kontxako Bandera irabazi ostean.
-
Urdaibai, Kontxako Bandera ospatzen / EFE.
Jose Luis Bilbaok, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Urdaibai hartu du Bilboko Foru Jauregian, igandean Kontxako Bandera eskuratu ostean. Bermeoko traineruaren denboraldi 'bikaina' nabarmendu du Bilbaok.
Urdaibaiko arraunlariek Kontxan irabazitako bandera eraman dute Foru Jauregira, Idurre Bideguren Bermeoko alkatearekin eta udaleko beste kideeki batera.
Egindako lana eskertu eta taldea zoriondu du Jose Luis Bilbao, baita Urdaibaiko teknikoak eta zuzendariak ere. Kontxako Bandera eta Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako txapelketak irabazi ditu Urdaibaik.