Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

2014 denboraldia

Dopin kasurik ez

Erredakzioa

San Miguel Ligan lehiatu direnei, ARC-ko play offetan zein Galiziako ligetan parte hartu diren kirolariei egin dizkiete kontrolak.

  • Aurten ere dopin kasurik ez

    Aurten ere dopin kasurik ez. Argazkia: EFE

Elkartea sortu zen unetik egiten ari den bezala, 2014an ere ACTk dopinaren aurkako plangintza garatu du bere arraun lehiaketan. Bertan parte hartu duten kirolariei debekatutako sustantziak, edo kirolean debekatuta dauden metodoak antzemateko kontrolak egin dira.

2014 denboraldian dopinaren aurkako 114 kontrol egin dira. 49 lehiaketan egindakoak izan dira, eta 65, lehiaketatik kanpo.

Egindako kontrol guztietatik 25 kontrol espezifikoak izan dira, EPO-rh delako sustantzia antzemateko, eta beste 12 kontrol, CERA eta hemoglobina sintetikoak antzemateko odol lagin fisiologikoak.

Kontrolak egiten dituen homologatutako laborategiak eskura dituen baliabide eta teknikekin, aztertutako laginetan ez da debekatutako sustantzia edo metodorik antzeman. Ezta erreferentzia zerrendetan dauden sustantzia horien metabolito edo markadoreak ere.

San Miguel Ligan lehiatu direnei, ARC-ko play offetan zein Galiziako ligetan parte hartu diren kirolariei egin dizkiete kontrolak.