Arrauna
Bilboko itsasadarrean
San Nikolas traineru jaitsierak 19 ontzi bilduko ditu igandean
ERREDAKZIOA
Denboraldi-aurrearen bigarren hitzordua dugu asteburuan. 12:30ean hasita abiatuko dira Sestaotik traineruak, eta Bizkaia zubitik gertu bukatuko dute.
-
Artxiboko irudia Meira, arrauna. Argazkia: EITB
Traineru jaitsiera egingo dute igandean Portugaleten, San Nikolas arraun taldearen eskutik. Jaitsieraren hirugarren edizio honetan, 19 ontzik hartuko dute parte. Denboraldi-aurreko bigarren hitzordua izango da, larunbat gauean Bilbon jokatu zen estropada izan baitzen lehenengoa.
Proba 12:30ean hasiko da, eta parte-hartzaileak minutu bateko tarteetan aterako dira Sestaotik, Kaikuren egoitza paretik. Helmuga Portugaleten izango dute, Bizkaia zubitik gertu.
Sestao, Fortuna eta Zierbenako beteranoek; Kaiku klubeko jubenilek eta Portugaleteko Arraun Eskolakoek; Oiartzun, Iberia, Arkote, Deusto, Isuntza, Zumaia, Santurtzi ("A" eta "B"), Zierbena ("A" eta "B"), Orio ("A" eta "B") eta Portugalete ("A" eta "B") klubetako arraunlariek hartuko dute parte jaitsiera honetan.
Janari bilketa ere antolatu du talde bizkaitarrak iganerako. 11:00etatik aurrera bilduko dituzte produktuak (produktu ez-galkorrak eramateko eskatu dute), El Solar plazan, eta, UNESCO Etxea irabazi asmorik gabeko erakundearekin lankidetzan, bertan bildutako guztia Bizkaiko Elikagaien Bankuari emango diote.
i emango diote.