Arrauna
Estrobo auzia
Fiskalak sei hilabete eta bi urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu
Agentziak | Erredakzioa
Borja Garay eta Teresa Mesaren abokatuek akordioak egin dituzte akusazioekin eta fiskalak azaldutakoa onartu dute, baina zigorra, ez.
Urdaibaiko arraunlariei dopinarekin lotutako substantziak ustez emateagatik akusatuak zigortzeko "zantzuak bata bestearekin lotzeko" eskatu dio fiskalak epaileari, beste lau akusaturen aurkako karguak erretiratu ostean.
Epaiketak aste osoa iraun du, eta bertan ustez Urdaibaiko arraunlarien errendimendua hobetzeko antolatutako dopin-sarearen kideak epaitu dituzte. Helburua 2010eko Kontxako Bandera irabaztea zen. Epaiketa epaiaren zain geratu da.
Halaber, fiskalak bi botikarien absoluzioa eskatu du, "froga faltagatik", baita entrenatzailearen eta Polizia baten emazteena ere.
Akusazioei dagokienez, zigorrak eskatu dituzte Terese Mesa Polizia agentearen emaztearentzat, Marcos Maynar medikuarentzat, Josu Zabalondo Urdaibaiko orduko presidentearentzat, Jose Manuel Francisco entrenatzailearentzat, Borja Garay klubeko medikuarentzat era Arantza Ormaza erizainarentzat.
Borja Garayren eta Teresa Mesaren abokatuek akordioak egin dituzte akusazioekin eta fiskalak azaldutakoa onartu dute, baina zigorra, ez.
Zigor eskaerak
Maynarrentzat urtebeteko kartzela zigorra eskatu dute (isun bat ordaintzeagatik aldatu daiteke) osasun publikoaren kontrako delitua egotzita, eta beste sei hilabeteko zigorra ere eskatu dute dokumentu pribatu bat faltsutzeagatik. Kirol medikuntzan aritzeko sei hilabeteko gaitasungabetzea ere eskatu dute.
Mesaren kasuan, sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu dute (edo isun bat ordaintzeko aukera), eta gainontzekoentzat (Zabalondo, Francisco, Ormaza eta Maynar) bi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorrak eskatu dituzte.