Arrauna
Bigarren jardunaldiaren ostean
Oriok irabazi du Zarauzko XXXIII. Bandera
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Hondarribia izan da bigarren ihardunaldiko onena. Urdaibai bigarren izan da gaur eta San Pedro hirugarren. Oriok gaurkoan laugarren bukatu du, baina atzoko denbora batuz garaile atera dira.
Oriok irabazi du Zarauzko XXXIII. Bandera larunbatean burutu zen lehen ihardunaldian denbora onena egin eta bigarren ihardunaldian laugarren izan ondoren.
Gaur burutu den bigarren ihardunaldiko denbora onena Hondarribiak ezarri du 19:40,75eko denborarekin. Urdaibai izan da bigarren 19:41,77ko denbora eginez eta San Pedrok Portu zuen hirugarren postua (19:48,76). Oriok laugarren bukatu zuen.
Igande honetan Urdaibaik bi puntu jan dizkio Orio liderrari San Miguel Ligako sailkapen nagusiari begira.
Zarauzko Banderaren bigarren ihardunaldiko emaitzak:
1 Hondarribia Orsa 19:40,75
2 Urdaibai Umpro Avia 19:41,77
3 San Pedro Ecolmare 19:48,76
4 Pedreña 19:57,83
5 San Juan Iberdrola 20:05,47
6 Tiran Pereira 20:06,56
7 Zumaia Altuna y Uria 20:23,56
8 Zarautz Inmob. Orio 20:38,64
Zarauzko Banderako sailkapen nagusia:
1. Orio 40:43
2. Urdaibai 40:48
3. Hondarribia 40:51
4. Astillero 40:54
5. Kaiku 40:55
6. Pedreña 41:05
7. Castro 41:11
8. San Pedro 41:28
9. San Juan 41:34
10. Zumaia 41:53
11. Tirán 42:04
12. Zarautz 42:50
San Miguel Ligako sailkapen nagusia:
1 Orio Amenabar 123 puntu
2 Urdaibai Umpro Avia 119
3 San Juan Iberdrola 96
4 Pedreña 88
5 Astillero 84
6 Naturhouse Castro 84
7 Tiran Pereira 81
8 San Pedro Ecolmare 76
9 Hondarribia Orsa 71
10 Kaiku Ambilamp 70
11 Zumaia Altuna y Uria 31
12 Zarautz Inmob. Orio 13