Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Orio eta Castro, hitzorduak

TKE Liga: Asteburu erabakigarria

Erredakzioa

Bi hautagaiak, Urdaibai eta Orio, puntu kopuru berarekin iritsi dira ligako azken aurreko asteburura: 143 puntu.

Urdaibaik badaki kolpe erabakigarria eman diezaiekela oriotarrei Orioko estropada irabazten badu; dema ikusgarria espero da, era berean, San Pedro, Hondarribia eta Kaikuren artean

Urdaibai Umpro Aviak kolokan jarri du Orio Amenabarren erregetza. Gipuzkoarrak jaun eta jabe izan dira San Miguel Ligako lehen 13 jardunaldietan, baina Bermeoko urdinek pultsua bota diote oriotarrei, Astillero eta Hondarribiko estropadak irabazi eta lidergoa lortu ostean. Bi estropada errenkadan Bou Bizkaia ontziarentzat, lidergoa, estimu handia, eta urduritasuna aurkariarengan.

Bi hautagaiak puntu kopuru berarekin iritsi dira ligako azken aurreko asteburura: 143 puntu. Horregatik, Mirotza ontzikoek bere herriko marea horiaren laguntza nahi dute, hori koloreko zale sutsuek ontzia airean eraman dezaten garaipenerantz. Oriotarrek XX. ORIOKO ESTROPADAK - XIII. INMOBILIARIO ORIO IKURRINA estropada poltsikoratu nahi dute. Lidergoa berreskuratuko lukete horrela, baita buruko indarra ere, denboraldiko azken hiru estropadei begira. Asko dago jokoan, Caja Madril Koroa lortzeko lehiak dena jokoan jartzea dakarrelako. Igandean Castron izango da hitzordua 12:00etatik aurrera, XII. BANDERA FLAVIOBRIGA.

Sailkapen nagusia:

1 Urdaibai Umpro Avia 143
2 Orio Amenabar 143
3 San Juan Iberdrola 116
4 Naturhouse Castro 104
5 Pedreña 102
6 Astillero 99
7 Tirán Pereira 91
8 San Pedro Ecolmare 84
9 Hondarribia Orsa 80
10 Kaiku Ambilamp 79
11 Zumaia Altuna y Uria 36
12 Zarautz Inmob. Orio 15