Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Eusko Label Liga

Oriok irabazi du Giroa Veolia Bandera, bigarren txandan aritu arren

eitb.eus

Hiru segundo atera dizkio Urdaibai Ligako liderrari, eta zortzi Hondarribiari. Laugarren Ondarroa izan da.

1:05

Oriok bigarren garaipena lortu du Eusko Label Ligan, Giroa Veolia Bandera irabazita. Horiak nagusi izan dira Kontxako uretan, bigarren txandan aritu diren arren. Urdaibaik sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.

Oriotarrak bigarren txandan aritu dira, larunbateko estropadan bosgarren egin ostean. Ondarroa, San pedro eta Cabo izan dituzte aurkari, eta jaun eta jabe izan dira. 39 segundo atera dizkio Ondarroari, 54 San Pedrori eta minutu eta 3 segundo Cabori. Ondarroak estropada bikaina egin du, eta laugarren izan da azken sailkapenean.

Ohorezko txandan, Urdaibaik eta Hondarribiak lehia polita izan dute. Bizkaitarrak nagusitu dira azkenean, eta Hondarribiak bost segundo gehiago egin ditu. Kaiku eta Zierbena oso atzean sartu dira.

Lehen txandako denborarik onena San Juanek egin du.

Euskotren Liga

Euskotren Ligari dagokionez, sailkatzeko playoffeko bigarren jardunaldia jokatu dute. San Juanek, Hibaikak, Oriok eta Arraun Lagunakek egin dituzte denborarik onenak, eta horiek izango dira hurrengo jardunaldietako protagonistak.