Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako Bandera

Korta: 'Urdaibaiko arraunlariek zer txiza egiten duten ere badakit'

Erredakzioa

Kaikuko entrenatzaileak argi utzi du Radio Euskadiri eginiko adierazpenetan bere ustez Urdaibaik ez duela legez irabazi Kontxako Bandera.

Jose Luis Kortak Radio Euskadin esan du atzo estropada amaieran egin zituen adierazpenak gogorrak direla, baina "egiazko adierazpenak" direla. Kaikuko entrenatzailearen ustez "Urdaibaik ez du legez irabazi Kontxako Bandera. Gero jendeak dio; noski, baina ez dituzte harrapatu. Eta nik diot, bai sarritan harrapatu dituzte". Kortak honakoa ere gaineratu zuen Urdaibaiko entrenatzailearen inguruan: "Hau sarritan egon da ospitalean ingresatrurik estropaden ondoren".

"Honen aurka ezin dugu ezer egin. Politikoek hartu behar dituzte erabakiak. Espainian hau librea da. Atzo esan zidaten Madrili, Espainiari ez zizkiotela Olinpiar Jokoak eman Espainian ez delako dopina zigortzen ez dopinaren aurka aritzen", esan zuen Kaikuko entrenatzaileak.

Adierazpen hauen ondotik, Kortak honakoa ere esan zuen: "Lekukoak ditut eta badakit Urdaibaiko arraunlariek zer txiza egiten duten ere". Bere etorkizunaren inguruan ez dakiela arraunean jarraituko duen ere adierazi zuen.