Arrauna
Larunbatean, 18:00etan
Urdaibairen hiru puntuko aldea murrizten saiatuko Hondarribia
Agentziak | Erredakzioa
Liga erdia jokatuta, hiru traineru dira Liga irabazteko hautagaiak: Urdaibai, Hondarribia eta Orio. Hiru garaipen ditu bakoitzak.
-
Urdaibai eta Hondarribia. Argazkia: Efe.
Hondarribiak itxaropen handiak ditu jarrita larunbat honetan etxean jokatuko duen banderan. Gipuzkoarrek hiru puntura dute Urdaibai Eusko Label Ligako liderra, eta bermeotarrek, gainera, Hondarribiko bandera irabazi zuten 2016an.
Bou Bizkaiak erregulartasun handia erakutsi du denboraldi osoan, eta horri esker dira lider Ligako sailkapenean, 111 punturekin. Hala ere, ezin dute erlaxatu, Hondarribiak 108 puntu baititu, eta Oriok, 99.
Estropada ohiko eran jokatuko dute: lau luze, hiru ziaboga eta traineruak launaka lehian, sailkapen nagusiko postuen arabera.
Ligaren erdia jokatuta, berdintasuna da nagusi, aspaldiko partez. Hiru traineruk dute Liga irabazteko aukera, Urdaibaik, Hondarribiak eta Oriok, hiruna bandera lortuta.