Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Ondarroako Bandera

Urdaibai berriro garaile, Hondarribiarekin lehia estua izan ostean

eitb.eus

Bermeotarrek bosgarren garaipena lortu dute Eusko Label Ligan, azken metrora arte Ama Guadalupekoarekin lehia bizia izanda. Orio hirugarren izan da.

1:14

Urdaibaik irabazi du Ondarroako XXXIII. Bandera-Cikautxo Sari Nagusia, Eusko Label Ligako 12. jardunaldian. Bizkaitarrek ligako lidergoa sendotu dute eta orain bost puntuko aldea dute Hondarribiarekin.

Alde hori ez da erabakigarria, kontuan izanda itsasoan edozein egoerak gauzka alda ditzakeela, baina gipuzkoarrei presioa sartzen die hurrengo estropadei begira. Hurrengo biak Zarautzen jokatuko dira, datorren asteburuan.

Urdaibairen bosgarren garaipena Hondarribiarekin lehia estua izan ostean iritsi da. ‘Bou Bizkaia’ ontziak oso gertu izan du ‘Ama Guadalupekoa’ denbora osoan, eta azken metroetan aldea hiru segundora igotzea lortu du.

Garaipena lortzeko borroka horretan Orio ere izan da lehen hiru luzeetan, baina azken ziabogan kateatu egin dira eta aukera guztiak galdu dituzte.

Zierbena eta San Pedro

Zierbenak denboraldi oso ona egiten jarraitzen du eta estropadako laugarren denborarik onena egin du. San Juan, Ondarroa eta Tiran atzean utzi ditu.

Lehen txandan, Aresek estropada ona egin du, larunbateko estropadan azken tokian geratu ostean. Txanda ia osoan aurretik joan dira, baina azken luzean San Pedrok gainditu ditu. Cabo hirugarren izan da eta Astillero laugarren 44 segundoko atzerapenarekin.