Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Eusko Label Liga

Urdaibai vs Hondarribia, asteburu honetan erabakiko da txapelduna

Agentziak | Erredakzioa

Bizkaitarrek gipuzkoarrek baino hiru puntu gehiago dituzte, Liga amaitzeko bi estropada falta direnean.

1:46

Urdaibaik eta Hondarribiak lehia bizia izango dute asteburu honetan, Eusko Label Ligako txapelduna bietako zein den argitzeko. El Corte Ingles Banderak emango dio amaiera igandean denboraldiari, Portugaleteko uretan.

Bi ontziek iragan asteburuan jokatutako Kontxako Banderan hartutako dezepzioa alde batera utzi nahi dute. Orio jaun eta jabe izan zen Donostiako uretan, estropada epikoa egin ostean.

Bizkaitarrek gipuzkoarrek baino hiru puntu gehiago dituzte. Alde hori, baina, aldatu egingo da larunbatean, Bermeoko ikurrina jokatzen denean. Urdaibai etxean lehiatuko dela aprobetxatzen saiatuko da, Portugaleteko azken jardunaldira alde handiagoarekin iristeko.

Orio eta Kaiku hirugarren eta laugarren daude sailkapenean, eta ohorezko txandan arituko dira bi faborito nagusiekin batera. Lehen txandan, berriz, Zierbena, San Juan, Tiran eta Ondarroa arituko dira.

Playoffak

El Corte Ingles bandera jokatu aurretik, igande eguerdian, igotzeko play-offeko eta mailari eusteko play-offeko bigarren eta azken jardunaldia jokatuko da.

Eusko Label Ligarako bi plaza izango dira jokoan; horietako bat, Astillerok libre utzitakoa (maila galdu du jada).

Ares, ligako azken aurreko sailkatua, Donostiarra, Santurtzi (KAE1), Meira eta Puebla (Galiziako Ligakoa) dira bi postu horietako bat eskuratzeko borrokan arituko direnak, erlojuaren kontra.

Play-offaren lehen jardunaldia Bermeon jokatuko da, larunbatean.

a, larunbatean.