Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Eusko Label Liga

Urdaibai gailendu da Santurtzin, bigarren txanda irabazita

Agentziak | Erredakzioa

Bigarren txandako ontziek baldintza hobeak izan dituzte arraunean aritzeko eta bermeotarrek etekina atera diote horri. Zierbena 9 segundora geratu da, ohorezko txandan gailendu arren.

1:22

Urdaibai nagusi zian da Santurtziko XXXIX. Ikurriñan, bigarren txanda aritu arren. Estropada eremuko baldintzak hobeak izan dira bigarren txanda horretan eta horren ondorioz estropadak emaitza bitxia izan du.

Bou Bizkaiak Ikurriña eraman du ohorezko txandan Zierbena gailendu baldin bada ere. Bederatzi segundoko aldea izan da bi ontzien artean. Eusko Label Ligan jokatu diren hamar jardunaldietatik zazpi irabazi dituzte Joseba Fernandezen mutilek.

Baldintzak goitik behera aldatu dira ohorezko txanda hasi denean, horren adibide da Orio azkenean zazpigarren izan dela azken sailkapenean, eta Santurtzi, berriz, azken aurrekoa, Ondarroaren aurretik. Azken bi txandetan laugarren kaletik aritzeak kalte handia egin die Ondarroari eta Santurtziri.

Bermeotarrek lider jarraitzen dute

Eusko Label Ligako sailkapenari dagokionez, Urdaibaik lehen postuan jarraitzen du 124 punturekin. Bigarren Hondarribia da, 9 puntura, hirugarren Zierbena, 14 puntura eta bosgarren Orio, 25 puntura.

Hurrengo jardunaldian Ondarroako Bandera jokatuko dute, abuztuaren 11n, larunbata.