Arrauna
Lekeition
San Juaneko baterelak, Euskal Herriko txapeldun
Agentziak | Erredakzioa
Pasaiatarrek 10.53:03ko denbora egin dute, Oriok baino 8 segundo gutxiago. Hirugarren postua Hondarribiarentzat izan da, 33 segundora.
-
San Juan. Argazkia: Efe.
San Juanek irabazi du Euskal Herriko Txapelketa, Lekeition, Orioren eta Hondarribiaren aurretik.
Batelerek aurreikuspenak bete dizute, beraiek baitziren garaipena lortzeko faborito nagusiak, Euskotren Ligan nagusitasun osoz ari direlako, estropada guztiak irabaziz. San Juanek denborarik onena egin du bigarren txandan.
San Juanek 10.53:03ko denbora egin du, Oriok baino 8 segundo gutxiago. Pasaiatarrek lortzen duten hirugarren Euskal Herriko Txapelketa da. Iaz Hibaikak irabazi zuen.
Hirugarren postua Hondarribiarentzat izan da. Gipuzkoarrak azkarrenak izan dira lehen txandan, baina San Juanek baino 33 segundo gehiago egin dituzte.
Ondoren, Donostiarra, Deustu, Tolosaldea eta Lea Artibai sailkatu dira. Tolosaldeak bi aldiz egin behar izan du ziaboga, lehendabizikoan istriborrez egin dutelako.