Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Zarauzko Ikurrina

Urdaibai eta San Juan aurretik jarri dira Zarauzko 1. jardunaldian

eitb.eus

Bermeokoek 8 segundo sartu dizkiote Hondarribiari, eta Pasaiakoek 2 segundoko aldea lortu dute Oriorekiko.

1:17

Urdaibaik lehen postuan bukatu du Zarauzko Ikurrinaren 1. jardunaldia. Bihar erabakiko da irabazlea.

Bermeokoak Hondarribia baino 8 segundo lehenago helmugaratu dira, ohorezko txandan. Biak arituko dira nor baino nor 2. jardunaldian, garaipenaren bila.

Zierbena, 20 segundora, eta Cabo, 23ra, urrunago geratu dira sailkapenean.

Igandeko 2. jardunaldira arte ez da irabazlerik egongo, baina Eusko Label Ligan puntuak banatu dira. Urdaibaik 156 ditu, Hondarribiak baino 10 gehiago.

Beheko postuetan, Tiran azken postuan dago, 30ekin. San Juanek puntu bat gehiago dauka.

Euskotren Ligan, San Juanek 2 segundoko aldea atera dio Oriori. Arraun Lagunak 24 segundo beranduago helmugaratu da, eta Hondarribia, 57ra.

Pasaiatarrak liderrago daude dagoeneko irabazita duten Ligan.