Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Eusko Label Liga

Zierbenak kolpea eman du berriro eta Ondarroako Banderan gailendu da

eitb.eus

Bizkaitarrek bi segundo atera dizkiote Oriori, zortzi Hondarribiari eta ia 20 Urdaibai Eusko Label Ligako liderrari.

1:16

Zierbenak denboraldiko lehen garaipena lortu du Eusko Label Ligan Ondarroako Bandera irabazita, estropada gorabeheratsu eta eder batean. Bizkaitarrek azken metroetan ziurtatu dute lehen postua, Oriorekin lehia estua izaten ari zirenean olatu baten bultzada erabakigarria jaso ostean.

Ohorezko txanda zirraragarria izan da. Lehen metroetan Urdaibaik alde nabarmena atera die aurkariei, eta bazirudien dena alde izango zuela beste garaipen bat lortu eta ligako lidergoa sendotzeko. Baina lehen ziabogaren ostean, Bou Bizkaia atzean geratzen hasi da eta beste hirurek, Hondarribiak, Oriok eta Zierbenak aurrea hartu diote.

Azken luzean, eta Urdaibai oso atzean geratuta, garaipena beste hiru traineruen artean jokatu da. Garaipena bizkaitarrentzat izan da, azken metroetan olatu ona hartu eta Oriori bi segundo atera ostean. Hondarribia zortzi segundora sartu da eta Urdaibia ia 20 segundora.

Santurtzi eta San Pedro

Estropadako bosgarren tokia Santurtzirentzat izan da. Sotera bigarren txandan nagusitu da, Caborem, Ondarroaren eta Donostiarraren aurretik. Santurtziarrak jaun eta jabe izan dira.

Lehenengo txandan garaipena San Pedrorentzat izan da, Kaiku bigarren sartu da, Tiran hirugarren eta San Juan laugarren.

Urdaibaik Eusko Label Ligako lehen postuan jarraitzen du.