Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Euskotren Liga

Liga Zarauzko Ikurrinarekin biribildu du San Juanek

M.D. | eitb.eus

'Batelerak' Oriori galendu zaizkio 2. Jardunaldian, eta 10 segundoko aldearekin eskuratu dute Ikurrina. Bosgarren aldiz estekan irabazi dute Liga.

1:02

San Juanek irabazi du Zarauzko Ikurrina, 2 jardunaldian ere gailenduta, lehenengoan baino alde handiagoarekin. ‘Betelerek’ arrosaz margotu dute Zarautz Euskotren Ligako azken jardunaldian.

Ikurrinaren sailkapen nagusian, pasaiatarrek 10 segundo atera dizkiote Oriori. Garaipena gertu izan dute zenbaitetan, baina Liga irabazi gabe bukatu dute oriotarrek. Arraun Lagunak izan da hirugarrena, 22 segundora, eta Hondarribia 38ra geratu da, laugarren postuan.

Pasai Donibanera joan da Liga, beste behin. Bosgarren aldiz jarraian, saria jaso du San Juanek Zarutzen. Oriok baino 12 puntu gehiago lortu dute sailkapenean.

Ondarroan Arraun Lagunek lortutako garaipena kenduta –27 puntu sailkapen nagusian–, San Juanek irabazi ditu bandera guztiak.

 

ZARAUZKO IKURRINAREN SAILKAPEN NAGUSIA

1. San Juan 22:22

2. Orio +13

3. Arraun Lagunak +47

4. Hondarribia +1:25

 

EUSKOTREN LIGAKO SAILKAPEN NAGUSIA

1. San Juan 54 (10 banderas)

2. Orio 42

3. Arraun Lagunak 27 (1 bandera)

4. Hondarribia 17