Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Dopinga

Fiskaltzak Urdaibaiko bost kide salatu ditu

Erredakzioa

Dopingaren inguruan delitua egitea leporatu diete. Salatuen artean ez dago arraunlaririk, horiei soilik bide administratibotik edo kirol bidetik epaitu ahal zaielako.

Fiskaltzak Urdaibaiko taldeko bost kideri dopingaren inguruan delitua egitea leporatu die El Mundo egunkariak adierazi duenez. Kaltetuen artean ez dago arraunlaririk, horiei soilik bide administratibo edo kirolezkotik epaitu ahal zaielako. Fiskaltzak Gernikan aurkeztu du salaketa eta epaileak diligentziak zabaldu ditu.

Imputatuen artean, klubeko zuzendaritzako, sendagileetako eta langileetako jendea egongo litzateke. Fiskaltzak Jose Luis Kortak egin zituen adierazpenak hartu ditu kontuan dopingaren inguruko leporaketak egiteko. Beste gauza batzuen artean, Kortaren adierazpenak, eta klubak Bizkaiko farmazietan internet bidez egindako erosketak hartu ditu kontuan Urdaibaiko bost kideri dopingaren inguruan delitua egitea leporatzeko.