Itxi

Arrauna

Arrauna

2019/07/14

14:52

Arrauna

Castron

Zierbena eta Orio nagusi, Caixabank Bandera iskanbilatsuan

eitb.eus

Estropada ordubeteko atzerapenarekin hasi da, publizitatea daramaten puzgarri batzuek lehen kalean sartuta zeudelako.

2:13
Orioko arraunlariak, garaipena ospatzen.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Zierbenak, gizonezkoetan, eta Oriok, emakumezkoetan, irabazi dute Castro Urdialesen jokatutako Caixabank Bandera iskanbilatsua. Emakumezkoen estropadaren atarian arazo ugari sortu dira publizitatea daramaten puzgarri batzuekin, lehen kalean etengabe sartzen zirelako, eta lehia ordubeteko atzerapenarekin hasi da, antolatzaileek erabakiak hartzeko izan duten moteltasunaren ondorioz.

Azkenean, bi estropadak, Euskotren Ligakoa eta Eusko Label Ligakoa, erlojuaren aurka jokatzeko erabakia hartu dute. Tentsio handiko momentuak izan dira epaileen, klubetako ordezkarien eta teknikarien artean.

Euskotren Ligako estropadan, Oriok beste garaipen bat lortu du, bosgarrena orain arte jokatutako sei jrdunaldietan, erlojuaren kontra denborarik onena egin ostean: 11 minutu eta 35 segundo. Bigarren Arraun Lagunak izan da, 18 segundora, hirugarren Donostiarra, 23ra, eta lauharren Hondarribia, 42ra. ¿

Ligako sailkapenean, Orio sendo da lidergoan.

Gizonezkoen estropadan, berriz, Zierbena gailendu da, denbora bikaina eginda: 21 minutu eta lau segundo. Urdaibai bigarren geratu da, erlojupeko ona eginda, Zierbenak baino zazpi segundo gehiago erabilita. Hirugarren postua Oriorentzat izan da, 11 segundora. Hondarribia laugarren izan da, Donostiarra bosgarren eta Santurtzi seigarren.


  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;