Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Euskotren Liga

Orio erraz gailendu da eta zazpigarren bandera irabazi du

eitb.eus

Oriotarrek hasieratik jarri dira estropadaren buruan eta nagusi izan dira Txingudi Banderan, Donotiarraren, Arraun Lagunaken eta Hondarribiaren aurretik.

  • Orioko arraunlariak, irabazitako banderarekin

    Orioko arraunlariak, irabazitako banderarekin. ETBko emanalditik ateratako irudia.

Oriok denboraldiko zazpigarren bandera irabazi du Euskotren Ligan, Hondarribiako uretan jokatutako bederatzigarren jardunaldiko estropadan gailenduta.

'Txiki' ontziak haiseratik hartu du aurrea eta aldea zabaltzen joan da aurkariekin. Horrela, ziabogan bost segundo atera dizkio Donostiarrari, zazpi Arraun Lagunaki eta zortzi Hondarribiari.

Bigarren eta azken luzean, alde horri eustea baino ez du izan Oriok Txingudi Bandera etxera eramateko, 10:46ko denbora eginda, sei segundo atera dizkiote Donostiarrari, 11 Arraun Lagunaki eta ia 13 Hondarribia etxeko traineruari.