Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Euskotren Liga

Oriok seigarren garaipena lortu du Lekeition eta Liga gero eta gertuago dauka

Agentziak | Erredakzioa

Estropada oso lehiatua izan da eta epaileek eskua sartu behar izan dute Orioren eta Donostairraren norabidea zuzentzeko, arraunak elkar jotzear izan baitira.

1:20
Orioko eta Donostiarrako ontziak, ziaboga batean

Oriok irabazi du IX. Euskotren Bandera, Euskotren Ligako 8. jardunaldian. Lekeitioko uretan irabazitako lehiari esker, oriotarrek gero eta gertuago dute liga irabaztea, bukaerarako lau estropada falta direnean.

'Txiki' ontziak ez ditu gauzak batere erraz izan. Donostiarrarekin batera lehia estua izan dute; lehen luzean denbora berean  Joan dira eta ziabogan oreka horri eutsi diote, Hondarribia bost segundo atzetik etorrita.

Lehia gehiago estutu da bigarren eta azlen luzean. Epaileek bi ontzien artean sartu behar izan dute norabidea zuzentzeko eta arraunekin elkar jotzea ekiditeko. Momentu horretan, Oriok aurrea hartu du eta azken metroetan alde erabakigarria zabaldu du Donostiarrarekiko.

Helmgan, Nadeth Agirreren arraunlariek lau segundoko aldea atera doiete donostiarrei eta 25ekoa Hondarribiari.

Hirugarrenez jarraian, Donostia Arraun Lagunak ontziak ez du estropadan parte hartu, COVID-19 antzemateko estén emaitzen zain daudelako, iragan igandean arraunlari batek positivo eman ostean.