Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako Bandera

Hondarribia izango da aurkari nagusia, 1. jardunaldian erakustaldia emanda

eitb.eus

'Ama Guadalupekoa' jaun eta jabe izan da 1. jardunaldiko bigarren txandan. Zierbena 8 segundora utzi du eta lehen txandan aritu den Saturtzi 19ra.

1:39
Hondarribia

Hondarribiak aurrera pauso erraldoia eman du Kontxako Bandera hirugarrenez jarraian irabazteko, lehen jardunaldiko denborarik onena egin eta aurkari gehienak ia aukerarik gabe utzi ostean.

'Ama Guadalupekoa' bigarren txandan aritu da, Santurtzik lehenengoan egindako denbora erreferentzia bezala hartuta. 'Sotera' jaun eta jabe izan da lehen txanda horretan; 20:06ko denbora egin du, Bermeo-Urdaibaik baino 10 segundo gutxiago eta Donostiarrak baino 11 gutxiago. Zarautz oso atzean geratu da hasieratik eta helmugan 50 segundo gehiago egin ditu.

Bigarren txandan norgehiagoka ederra izan da Hondarribiaren eta Zierbenaren artean. Ziaboga denbora berean egin dute bi traineruek, eta irteeran bizkaitarrek metro batzuk hartu dituzte. Hala ere, epaileek norabidea zuzentzeko agindua eman diote Zierbenari, Hondarribiari gehiegi gerturatzear zegoelako, eta momentu horretan traineru berdea jarri da estropadaren buruan. Aldea zabaltzen joan dira eta bukaerako metroetan segundoen kopurua handitu egin dute.

Horrela, eta igandeko bigarren jardunaldiari begira, Hondarribiarrek abantaila ederra dute Zierbenarekin eta dena alde dute, printzipioz, Kontxako Bandera hirugarren aldiz jarraian irabazteko.

Igandeko ohorezko txandan, Hondarribiak Zierbena, Orio eta Santurtzi izango ditu aurkari. Aurretik, kontsolazio txandan, Bermeo-Urdaibai, Donostiarra, Cabo eta Zarautz arituko dira.