Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

Cristian Garmak Zurinagaren lekua hartuko du Kaikun

Erredakzioa

Aurten San Miguel ligako patroirik onenaren saria jaso du Zurinagak baina Jose Luis Kortak bere kargutik at uztea erabaki du.

00:29
Asier Zurinaga

Asier Zurinaga patroiak ez du Kaikun jarraituko. Hala erabaki du Sestaoko arraun taldeko entrenatzaileak, Jose Luis Kortak.

Ostegun arratsaldean izan du erabakiaren berri Zurinagak berak. Aurten San Miguel ligako patroirik onenaren saria jaso du, hori ez da nahikoa izan ordea Kaikun jarraitu ahal izateko. Urte asko zeraman Sestaoko taldean Zurinagak.

Patroi berriaren izena ere jakinarazi dute, Cristian Garma. Aurten Astilleron ibili da baina Kortarekin aritutakoa da Castron. Garma ez da fitxaketa bakarra: Miguel Ruiz, Francisco Javier Pascual eta Diego Agirregomezkorta ere Kaikun arituko dira hurrengo denboraldian. Paul Galdiz, Alex Udabe eta Xabier Garcia arraunlariek, ordea, taldea utxiko dute.