Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Eusko Label Liga

Zierbenak irabazi du Donostiarra Bandera eta Santurtzi liderrarengandik puntu bakarrera jarri da

L. E. A. | EITB MEDIA

Bizkaitarrak ohorezko txandan gailendu dira, hasieran atzean geratu diren arren. Banderaren sailkapenean, Hondarribia bigarren txandako garailea izan da bigarren eta Santurtzi, ohorezko txandako bigarrena, hirugarren.

  • Zierbenako arraunlariak

    Zierbenako arraunlariak. Irudia: EITB MEDIA.

Zierbenak aurtengo ligako bere lehen bandera irabazi du Donostiarra Banderan gailenduta. Bizkaitarrak ohorezko txandan aritu dira Santurtzi ligako liderrarekin, Donostiarra etxeko treaineruarekin eta Urdaibairekin batera.

Galipoek ez dute txanda batere ondo hasi, eta lehen paladetan atzean geratu dira, aurrean oso berdinduta zihoazen aurkariengandik 4-5 segundora. Lehen ziabogan, baina, gauzak aldatzen hasi dira. Donostiarrak estropadaren burua hartu du, eta Urdaibai atzean geratzen hasi da. Bermeoko ontzia gero eta atzerago geratzen joan da.

Bigarren ziabogan, eta Zierbena aurkarien parean jarrita, Santurtzi izan da azkarrena 9:49ko denborarekin. Donostiarra segundo batera atera da ziabogatik, eta Zierbena, berriz, bira.

Galipoek aurrera egiten jarraitu dute eta hirugarren ziabogan denborarik onena egin dute, eta aurrean izan dira amaiera arte. 19:51ko denborarekin irabazi dute Donostiarra Bandera. Santurtzi bigarren izan da ohorezko txanda horretan, Donostiarra hirugarren eta Urdaibai laugarren, oso atzean, 22 segundora.

Lehen bi txandak

Banderako bigarren postua Hondarribiak lortu du, bigarren txanda Orioren, Aresen eta Ondarroaren aurretik irabazita.

Lehenengo txandan, aldiz, Cabo izan da azkarrena, eta ondoren Tiran, Lekittarra eta Zarautz sartu dira.

Igandean Zierbenaren etxean jokatuko dute Eusko Label Ligako laugarren jardunaldia.

Donostiarra Banderaren sailkapena

Donostiarra Banderaren sailkapena

Eusko Label Ligaren sailkapena

Eusko Label Ligaren sailkapena