Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Orioko Kanpina Bandera

Santurtzi eta Orio, garaileak Orioko Banderan

EITB MEDIA

Gizonezkoetan, Santurtzi izan da garailea. Emakumezkoetan, aldiz, Oriok etxean irabazi du.

1:49
Orio eta Santurtzi, lidergoa indartuz aurrera

Santurtzik eta Oriok irabazi dute Orioko Bandera. Gizonezkoetan, Santurtzi izan da garailea. Emakumezkoetan, aldiz, Oriok etxean irabazi du. Txapeldunek Euskotren Ligako eta Eusko Label ligako lidergoan darraite.

Gizonezkoetan

Santurtziko taldeak aurreneko bandera lortu du Orion, Hondarribia 4 segundoko aldearekin menderatuz ohorezko txandan. Nahiz eta 'Sotera-k indartsu hasi, oso estropada parekatua ikusi dugu. Izan ere, azken metroetan erabaki da garaipena. Hala ere, bigarren Orio sartu da, bigarren txandan denbora ona eginez. Honako hauek izan dira estropadako emaitzak: Santutzi (19:55:32), Orio (+4.78), Hondarribia (+4.78), Urdaibai (+15.04).

Sailkapen nagusiari dagokionez, Santurtzik lidergoa indartu eta hamar puntuko aldea du orain (54 puntu).

Eusko Label ligako sailkapena

Eusko Label Ligako sailkapena

 

Emakumezkoetan

Oriok irabazi egin du Orioko Kanpina Bandera eta Euskotren Ligako lidergoan darraio. Izan ere, Oriotarrak azkarrenak izan dira hasiera-hasieratik eta estropada aurrera joan ahal agerian utzi dute haien nagusitasuna. Honako hauek izan dira estropadako emaitzak: Orio (10:55:67), Hondarribia (+ 2.83), Arraun Lagunak (+ 3.34) eta, azkenik, Donostiarra (+6.18).

Horrela, Santi Zabaletaren taldeak denboraldiko hirugarren bandera lortu du eta Arraun Lagunak taldearen aurretik da sailkapen nagusian, bi puntuko abantailarekin.

Euskotren Ligako sailkapena

Euskotren Ligako sailkapena