Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Getxoko Ikurrina

Arraun Lagunak eta Zierbena izan dira garaileak Getxoko uretan

EITB MEDIA

Arraun Lagunak Euskotren Ligako lidergoan da orain, Oriorekin batera. Eusko Label Ligan, aldiz, Santurtzik lehen postuan darraio.

1:17
Zierbena

Arraun Lagunak, emakumezkoetan, eta Zierbenak, gizonezkoetan, irabazi dute Getxoko Ikurrina. Gipuzkoarren kasuan, Euskotren ligako lidergo eskuratu dute, Oriorekin batera. Eusko Label Ligan, aldiz, Santurtzik lehen postuan darraio.

Euskotren Liga

Donostiarrek bigarren bandera lortu dute Getxoko garaipenarekin eta ligako lidergoan jarri dira. Arraun Lagunak estropadaren jaun eta jabe izan da hasieratik eta garaipena lortu du erakustaldia emanez. Atzetik, Orio arazoak izan ditu hirugarren kaletik eta ezin izan du 'Lugañeñe'-ren erritmo jarraitu. Oriotarrek haien estropadarik kaskarrena egin dute. Hauek izan dira Getxoko estropadako emaitzak: Arraun Lagunak (10:47:34), Hondarribia (+7.48), Orio (+12.16) eta Donostiarra (+14.16).

Sailkapen nagusiari dagokionez, Orio eta Arraun Lagunak dira lehen postuan. Izan ere, biek 19 puntu lortu dute denboraldian zehar. Oso parekatuta dago aurtengo Euskotren Liga.

Euskotren Ligako sailkapen nagusia

Euskotren Ligako sailkapen nagusia

Eusko Label Liga

Zierbena eta Orioren arteko lehia azken metroetan erabaki da bizkaitarren alde. Gipuzkoarrek eskuan izan dute Getxoko Ikurrina baina, azkenean, ezin izan dute denbora hobetu eta bizkaitarrek garaipen ikaragarria lortu dute, bigarren txandan aritu ondoren. Honako hau izan da Getxoko estropadako sailkapena: Zierbena (19:58:20), Orio (+1.50), Hondarribia (+7.10), Santurtzi (+10.18), Donostiarra (+13.92), Urdaibai (+17.88), Ondarroa (+18.34), Ares (+30.04), Cabo (+30.26), Zarautz (37.74), Lekittarra (+38.66) eta Tiran (+50.08).

Sailkapen nagusian, Oriok 4. postua eskuratu du Donostiarraren aurretik. Lidergoan, aldiz, Santurtzi darrio (63 puntu).

Clasificación general de la Liga Eusko Label

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia