Itxi

Arrauna

Arrauna

2021/07/24

17:13

Arrauna

Eusko Label Liga

Zierbenak ez du Castroko eta Lekeitioko estropadetan parte hartuko, koronabirus kasu bategatik

EITB MEDIA

Bederatzi puntu batuko ditu parte hartzen ez duen jardunaldi bakoitzeko, orain arte ligan lortutako puntuen batez bestekoa kontuan hartuta.

  • Zierbenako ontzia.

    Zierbenako ontzia. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Zierbena Bahias de Bizkaia ontziak ez du arraunean egingo asteburu honetan jokatzekoak diren Eusko Label Ligako 7. eta 8. jardunaldietan, hau da, Castro Urdiales (CaixaBank Bandera) eta Lekeitioko (El Correo Ikurrina) uretan egingo diren estropadetan; izan ere, covid-19 kasu positibo bat antzeman du taldean.

Hala, Bizkaiko taldeak jakitera eman duenez, bee kirolari bati egindako proba batek kutsatuta dagoela azaldu du. Beraz, ACTko jarduera-protokoloen eta osasun-agintarien jarraibideen arabera, isolatuta egon beharko da. Horren aurrean, gainerako taldekideei dagozkion PCR testak egingo zaizkie, talde barruan positibo gehiago ote dauden baztertzeko.

Horrenbestez, orain arte Eusko Label Ligan jokatu diren sei jardunaldietan Zierbenak lortu dituen puntuen batez bestekoa kontuan hartuta, bizkaitarrek 9 puntu lortuko dituzte parte hartzen ez duten jardunaldi bakoitzean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;