Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

2003tik

Santurtzi, Kontxa eta TKE Liga urte berean irabazten duen beste talde bat

EITB MEDIA

Astillero, Urdaibai eta Kaiku dira euren palmaresean lorpen hori duten beste klub batzuk.

  • Santurtziko arraunlariak

    Santurtziko arraunlariak

Santurtziko Sotera ontziak Eusko Label Liga irabazi zuen igandean Portugaleteko uretan. 2021eko Kontxako Bandera irabazi eta astebetera lortu dute bizkaitarrek euren bigarren liga jarraian.

Aurretik beste hiru klubek irabazi dute urte berean Liga eta Kontxa. Kantabriako Astillerok erdietsi zuen lehenengoz, 2003. urtean, Traineru Kluben Elkartearen liga (TKE liga) martxan jarri zen urtean; Bermeoko Urdaibaik birritan irabazi zuen urteberean Liga eta Kontxa, 2010 eta 2016. urteetan; eta hirugarrena hori lortzen Kaiku izan zen, 2012an.

Lau denboraldi daramatza goi-mailan Santurtzik, eta dagoeneko, besteak beste, Castro eta Orio klub handiak gainditu ditu ligako palmaresean. Gainera, datorren urtean berriro irabaziz gero (hirugarrena jarraian izango litzateke), koroa Santurtzirena izango litzateke.

Orain arte, Kaikuk eta Urdaibaik baino ez dute lortu.

TKE Liga-Eusko Label palmaresa

Urdaibai (7): 2004, 2007, 2008, 2010, 2016, 2017 eta 2018

Hondarribia (3): 2006, 2014 eta 2015

Kaiku (3): 2011, 2012 eta 2013

Astillero (2): 2003 eta 2005

Santurtzi (2): 2020 eta 2021

Castro (1): 2009

Orio (1): 2019

Kontxako palmaresa

2021 - Santurtzi

2020 - Hondarribia

2019 - Hondarribia

2018 - Hondarribia

2017 - Orio

2016 - Urdaibai

2015 - Urdaibai

2014 - Urdaibai

2013 - Hondarribia

2012 - Kaiku

2011 - Urdaibai

2010 - Urdaibai

2009 - Kaiku

2008 - Castro

2007 - Orio

2006 - Castro

2005 - Hondarribia

2004 - Astillero

2003 - Astillero