Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Urdaibairekin negoziatzen

Iker Zabalak ez du Santurtzin jarraituko

EITB Media

'Sotera' zuzentzen bost urte emankor egin ostean, bermeotarrak klub morea uztea erabaki du, Kontxa eta Eusko Label Liga irabazi dituen urtean.

  • Iker Zabala

    Iker Zabala, Santurtziko entrenatzaile ohia. Argazkia: EITB Media

Iker Zabalak (Bermeo, 1979) ez du Santurtziko entrenatzaile gisa jarraituko datorren denboraldian, EITB Mediak jakin duenez. Zabala Urdaibairekin negoziatzen ari da, Bermeoko taldea zuzentzeko.

Sotera zuzentzen bost urte arrakastatsu eman ostean, bermeotarrak klub morea uzteko erabakia hartu du. Olatuaren aparrean utzi du, Eusko Label Liga eta Kontxako Bandera irabazi berriak besapean dituela aterako baita Santurtzitik, Liga bigarren urtez jarraian irabazi ondoren, 2020koaren ostean, hain zuzen ere.

2017an ekin zion entrenatzaile lanari Santurtzin Zabalak, Itsasoko Ama KAE2 mailan zegoela. Negu horretan, baina, KAE1era igotzeko parada izan zuen Oiartzunek trainerua atera ez zuelako. Denboraldi horretan, KAE1eko txapeldunorde geratu zen Donostiarraren atzetik, baina igotzeko play-offetan lehen postua eskuratuta, TKE ligara igo zen. Ordutik aurrera, maila gorenean jardun du talde morearekin. Hasierako hiru urteetan, entrenatzaile zein arraunlari gisa aritu zen bertan, eta azken bietan, entrenatzaile gisa baino ez.

Arrakastaz beteriko palmaresa

Iker Zabalak palmares aparta bildu du bere kirol ibilbidean zehar, arraunlari zein entrenatzaile gisa:

· 7 Eusko Label Liga: 5 Urdaibairekin, arraunean (2004, 2007, 2008, 2010 eta 2016), eta 2 Santurtzirekin, entrenatzaile gisa (2020 eta 2021).

· 7 Kontxako Bandera: 5 Urdaibairekin, arraunean (2010, 2011, 2014, 2015 eta 2016), 1 Castrorekin (2006) eta 1 Santurtzirekin, entrenatzaile gisa (2021).