Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Fabrika Bandera

Oriok eta Donostiarrak irabazi dute Fabrika Bandera

I. G. | EITB MEDIA

Euskotren Ligan, Orioko taldeak lidergoa kendu dio Arraun Lagunaki, eta Eusko Label Ligan Donostiarra da lehen postuan dagoena, Orio eta Urdaibai atzetik dituela.

3:44
Oriok bereganatu du Fabrika Bandera.

Orioko taldeak Fabrika Bandera eskuratu du gaur goizean Donostian jokatu den Euskotren Ligako bigarren estropadan. Eusko Label Ligan Donostiarrak irabazi du Hondarribia mendean hartuta.

Emakumezkoen txapelketan, Arraun Lagunak taldeak, larunbateko erlojupekoa irabazi zuenak, eta Oriok lehia estua eskaini dute jardunaldi osoan zehar. Azken metroetan Orioko neskek indarrak atera dituzte eta aurkariengandik urruntzea lortu dute, euren jarraitzaileak baino ia bost segundo lehenago helmugaratu direlarik. Donostiarrak eta Tolosaldeak txapeldunengandik minutu erdira bukatu dute estropada.

Horrela, Oriok bere lehen garaipena lortu du eta sailkapen nagusian lider jarri da. Arraun Lagunak bigarren postura jaitsi da eta ondoren Donostiarra eta Tolosaldea sailkatu dira.

Clasificación de la Bandera Fabrika. Imagen: EITB Media

Fabrika Banderako sailkapena. Irudia: EITB Media.

Clasificación general de la Liga Euskotren. Imagen: EITB Media.

Euskotren Ligako sailkapen nagusia. Irudia: EITB Media.

Bestalde, gizonezkoen txapelketan, Donostiarra Hondarribia eta Urdaibai baino gehiago izan da, haien aurkari zuzenak gaurko lehian, eta Eusko Label Ligako bigarren bandera irabazi du.

Gipuzkoarrek olatuen bultzada aprobetxatzen jakin dute, aurkariak gainditzeko balio izan diena. Hondarribiak pultsua bota dio estropadaren zatirik handienean, baina azkenean txapeldunak baino bost segundo beranduago iritsi da helmugara. Urdaibai aurreko txandan atera da, baina lortutako denbora onak markatu du besteek gainditu behar zuten lerroa, irabazi nahi bazuten.

Garaipen honekin, Donostiarra lider jarri da sailkapen nagusian, ondoren Orio, lehen bandera irabazi zuena, eta Hondarribia, podiuma ixten. Horien atzetik Urdaibai, Getaria, Zierbena, Kaiku, Cabo, Santurtzi, Lekittarra, Ares eta Ondarroa daude.

Sailkapen nagusia

8i78i

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia. Irudia: EITB Media.