Itxi

Beste kirolak

Profila

Pistorius, kirol heroitik hilketa auzipetura

Erredakzioa

Hegoafrikako atletaren bizitza arrakasta baten historia da; izan ere, muga guztiak gainditu dituen kirolaria izan da. Hala ere, tragediak historia magiko hori zapuztu du.

  • Poliziak Oscar Pistorius atxilotu du. EFE

    Poliziak Oscar Pistorius atxilotu du. EFE

Oscar Pistorius Hegoafrikako atleta, munduko kirolari egokitu ospetsuena, herri bateko idolo izatetik Poliziak neska-lagunaren hilketa leporatzera igaro da.

Hegoafrikako atletaren bizitza arrakasta baten historia da; izan ere, muga guztiak gainditu dituen kirolaria izan da. Hala ere, tragediak historia magiko hori zapuztu du.

Pistorius 1986ko azaroaren 2an jaio zen Johannesburgen. Atleta bi hanketako peronerik gabe jaio zen eta hamaika hilabete zituela bi hankak belaunetik ebaki behar izan zizkioten.

15 urte zituela Sheila, atletaren ama, hil zen. Amak eragin handia izan zuen Pistoriusengan, eta haren arbasoak italiarrak ziren.

Pistorius hanka ortopedikoekin waterpoloan, tenisean eta errugbian saiatu zen, baina 2003an belauna hautsi zuen, eta atletismoan saiakera egitea erabaki zuen.

Lasterketaren hasiera

Ampie Louw entrenatzailearekin bederatzi hilabete gogor lan egin eta gero, Pistoriusek 'J' formako karbonozko bi protesirekin hasi zen lehiatzen.

2004an, Atenaseko Joko Paralinpikoetan parte hartu zuen; bi domina lortu zituen: urrea eta brontzea.

Bi urte geroago 100, 200 eta 400 metroko lasterketetan munduko txapeldun izan zen Assenen (Holanda).

Baina Pistoriusek gehiago nahi zuen, atleta paralinpikoen artean onena izatearekin ez zuen nahikoa, eta kirolari arruntekin lehiatu nahi zen.

Kirolari arruntekin

2007an, aurreneko aukerak izan zituen, eta uztailaren 13an bigarren sailkatu zen Erromako Golden Galan, 400 metroetan.

Baina urte berean, Nazioarteko Atletismo Federakundeak (IAAF) atleta arruntekin lehiatzea debekatu zion, protesiek abantaila ematen ziotela argudiatuta.

Pistoriusek helegitea aurkeztu zuen TASaren aurrean, eta Kirol Arbitraje-epaimahaiak arrazoia eman zion.

Baina Blade Runner-ek ez zuen Pekingo Olinpiar Jokoetan (2008) izateko gutxieneko marka lortu.

Hala ere, Txinako paralinpikoetan hiru domina eskuratu zituen: urrea 100, 200 eta 400 metrotan.

Londres 2012

Balentriarik handiena, ordea, lortzeke zegoen: 2012ko uztailaren 4an Hegoafrikako Batzorde Olinpikoak Pistorius Londresen, 400 eta 4X400 lasterketetan, parte hartzeko taldean sartu zuen.

Horrela, hankarik gabe Olinpiar Jokoetan parte hartzen zuen historiako aurreneko kirolaria izan zen.

Pistoriusek ez zuen kale egin eta finalerdietarako sailkapena lortu zuen 400 metroetan, 45,44 denborarekin, baina ez zuen finalean parte hartzerik izan.