Itxi

Beste kirolak

Urtarrilan

Pistoriusek tiro egin zuen Johanesburgeko jatetxe baten

Erredakzioa

‘Beeld’ egunkariak publikatu duenez, kirolari hegoafrikarra protagonista izan zen gertaera honegatik. Urtarrilan gertatu zela azaltzen du egunkariak.

  • Oscar Pistorius

    Oscar Pistorius Tribunalean. Argazkia: EFE

Oscar Pistorius kirolaria bere neska-laguna hiltzeagatik akusatuta dago, eta Hego Afrikako 'Beeld' egunkariak publikatu duenez, urtarrilan Pistoriusek nahigabe tiro egin zuen Johanesburgeko jatetxe baten.

Pistorius bere segurtasunagatik arduratuta zegoen, eta armak oso gustoko zituen. Tiroz hilda agertu zen Reeva Steenkamp bere neska-lagunarekin eta Kevin Lerena boxeaolariarekin zegoen jatetxean. Oscar Pistiriusek nahigabe egindako tiroak, gutxigatik ez zuen Kevin Lerena harrapatu.

"Susto handia hartu nuen. Tiroak lurra jo zuen, eta nire hankatik zentimetro gutxira pasa zen. Istripu bat izan zen. Oscarrek arma ikusi nahi zuen, eta eskuan hartzerakoan tiro egin zuen nahi gabe. Nahigabe egindakoa izan zen, eta ondorengo egunetan barkamena besterik ez zidan eskatzen. Ez nion garrantzirik eman", esan zuen Lerenal 'Beeld' egunkarian.