Gizartea -

Neska-lagunaren heriotza

Hegoafrikako Poliziak bate odoleztatu bat topatu du Pistoriusen etxean

Hegoafrikako egunkari baten arabera, Reeva Steenkamp modeloaren heriotza argitzeko gakoa izan daiteke aurkitu duten batea.

Oscar Pistorius epailearen aurrean.
Oscar Pistorius epailearen aurrean.
Oscar Pistorius epailearen aurrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegoafrikako Poliziak odolez beteriko bate bat topatu du Oscar Pistorius atletaren etxean, City Press egunkariak argitaratu duenez. Kirolaria neska-laguna hiltzeagatik akusatuta dago.

Egunkariaren arabera, "ikerketaren gertuko iturriak aipatuz, batea gertatutakoa argitzeko gakoa izan daiteke". Gainera, Pistoriusek bere ahizpari "gertaera larria gertatu zela" esan omen zion iturri horren arabera, "neska-laguna lapur batekin nahastu zuela", hain zuzen.

Horixe da atletak erabili duen bertsioa bere bikotekidearen heriotza azaltzeko. "Baina ikerketaren gertuko hiru iturrik aukera hori baztertu dute", egunkariak esan duenez.

Ostegunean, neska-laguna hiltzeagatik akusatu zuten. Reeva Steenkamp modeloa hilik topatu zuten, lau tiro zituela.

Hegoafrikarrak, hankak ebakita dituen Olinpiar Jokoetan lehiatzeko gai izan den lehen kirolaria izan da.

Bere neska-laguna lapur batekin nahastu zuen bertsioa ezeztatu du dagoeneko Poliziak.

Ostegunetik, Pistorius atxilotuta dago, eta asteartean fidantzapeko askatasuna eskatuko duela iragarri dute, nahiz eta Poliziak jada ukatu egingo diola aurreratu duten.

Ostiralean, kirolariaren familiak ohar bat atera zuen Pistoriusek neska-laguna hil zuela dioten informazioak ukatuz.

Bestalde, horren osabak, Oscar Pistorius "hunkituta" eta familia osoa "lur jota" dagoela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Kirolak Delituak bideoak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Kirol bideoak Giza hilketak