Itxi

Beste kirolak

Motorzale baten heriotza

Oscar Pistoriusen anaiari hilketa leporatu diote

Erredakzioa

Antza denez, Carl Pistorius istripu batean nahasia egon zen. Ezbeharrean motorzale bat hil zen eta atltetaren anaiak epailearen aurrean deklaratu behar zuen iragan ostegunean, baina ez zen agertu.

  • Carl Pistorius, Oscar Pistoriusen anaia. EFE

    Carl Pistorius, Oscar Pistoriusen anaia. EFE

Carli, Oscar Pistorius Hegoafrikako atletaren anaiari, motorzale baten hilketa leporatu diote, e-News Channel Africa (eNCA) telebistak gaur jakitera eman duenez. Istripua 2010en gertatu zen.

Antza denez, Carl auto istripu batean nahasia egon zen. Ezbeharrean motorzale bat hil zen eta atltetaren anaiak epailearen aurrean deklaratu behar zuen iragan ostegunean, baina ez zen agertu.

Carl Oscar Pistorius anaiaren bistara joan zen ostegunean, eta bere auzia martxora arte atzeratu zuen epaileak.

Kenny Oldwage Carl Pistoriusen abokatuak azaldu duenez, auzia atzeratzea erabaki dute, baina atletaren anaia errugabe aurkituko dutela ziurtatu du.

Oscar Pistorius atleta ospetsuari Reeva Steenkamp bere neska-laguna hiltzea leporatzen dio Poliziak. San Valentin egunean, Pretoriako etxean, ustez lau tiro eman zizkion atletak biktimari.