Beste kirolak
Hilketa Hegoafrikan
Pretoriako epaileak Pistorius fidantzapean aske utzi du
Erredakzioa
Horrela, Desmond Nair Pretoriako epaileak Pistoriusen abokatuari arrazoia eman dio; izan ere, atletaren ordezkariak bermepean aske uztea eskatu zuen, nahiz eta Fiskaltza horren kontra azaldu.
-
Oscar Pistorius. EFE
Pretoriako epaile batek Oscar Pistorius Hegoafrikako atleta ezaguna fidantzapean aske uztea erabaki du gaur. Pistoriusi Reeva Steenkamp neska-laguna tiroka hil izana formalki leporatu diote.
Desmond Nair epaileak Pistoriusen abokatuari arrazoia eman dio; izan ere, atletaren ordezkariak bermepean aske uztea eskatu zuen, nahiz eta Fiskaltza horren kontra azaldu.