Itxi

Beste kirolak

2022 MUNICH

Hamalaugarren izan da Ziortza Isasi Municheko Europako Txapelketan

A. B. R. | EITB Media

Txirrindulari bizkaitarra lehenengo postuetatik urrun geratu da puntuetako modalitatean.

  • Ziortza Isasi

    Ziortza Isasi. Argazkia: Basque Team

Ziortza Isasi lehenengo postuetatik urruti geratu da Europako Txapelketako puntuetako modalitatean. Basque Teameko txirrindulariak ezin izan du faborito nagusiekin lehiatu hasiera on baten ostean.

Isasik, -58 punturekin bukatu du. Lehenengo esprint puntuagarrian bi puntu bildu ditu, baina hortik aurrera, itzuliak galtzen hasi da. Azkenean, hiru aldiz bikoiztu dute eta 60 puntu kendu dizkiote.

Urrea Lotte Kopecky belgikarrarentzat izan da 85 puntu bilduta. Bigarren postuan Silvia Zanardi italiarra sailkatu da eta brontzea Victoire Berteau frantziarrak lortu du.