Itxi

Beste kirolak

EUROPAKO LIGA

Bidasoa – Eurofarm, astearte honetan zuzenean, ETB4n eta eitb.eus-en

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Irungo taldeak aurrerapauso handia emango luke Europako Ligan jarraitzeko, Ipar Mazedoniako taldea mendean hartzen balu. Partida zuzenean ikusi ahal izango da ETB4n eta eitb.eus-en 20:45etik aurrera.

  • Bidasoako jokalariak denboraldi honetako Europako partida batean, Artalekun.

    Bidasoako jokalariak Europako partida batean, Artalekun. Argazkia: EITB Media

Bidasoa Irunek Europako Ligan jarraitzeko urrats ia erabakigarria emateko aukera du astearte honetan (20:45). Helburua Eurofarm Pelister Ipar Mazedoniako taldea mendean hartzea da.

Irungo taldea indartsu agertu da aurten Artalekun, partida bakarra galdu baitu: Granollersen aurka Asobalen jokatutakoa. Gainerako neurketak, baita Europakoak ere, gipuzkoarren garaipenekin amaitu dira.

Europan etxean irabazitako lehiak hiru dira orain arte: lehena, Norvegiako Kolstad (30-27) taldearen aurkakoa (txapelketa honetako aurre kanporaketa); bigarrena, Portugalgo Aguas Santas Milanezaren (35-26) kontra eta,  hirugarrena, Ukrainako HC Motor (26-22) taldearen aurrean.

Partida erabakigarri hau orekatua izango dela dirudi; izan ere, txapelketan orain arte jokatutako lau jardunaldietan antzerako jarduna izan dute aurkari berberen aurka. Giro bikaina espero da Artalekun, Jacobo Cuetararen taldeak bi puntuak eskuratzeko behar duen plus hori emateko.

Gipuzkoako taldearen Ligako bolada txarra, gainera, larunbatean eten zen, Bada Huescaren aurkako garaipen landu baina sendoarekin (29-25).

Joan zen astean Skanderborren (38-27) aurka Danimarkan parte hartu ez zuten baina neurketa honetarako gertu egongo diren Jon Azkueren eta Iñaki Caveroren susperraldiak aukera asko ematen dizkio Bidasoari lehia aurrera ateratzeko.

Partida zuzenean jarraitu ahal izango da ETB4n eta eitb.eus-en, 20:45etik aurrera.