Alaves
Berritzea
Jesus Owonok 2029ra arte berritu du kontratua Deportivo Alavesekin
EITB
Harrobiko jokalariak Andorra taldean jokatuko du, utzita, Ibai Gomez Alaveseko jokalari ohiaren aginduetara.
-
Jesus Owonok 2029ra arte berritu du Deportivo Alavesekin Argazkia: @Alaves
Deportivo Alavesek eta Jesus Owono atezainak kontratua 2029ko ekainera arte berritzea adostu dute.
Harrobiko jokalariak Andorra taldean jokatuko du, utzita, Ibai Gomez Alaveseko jokalari ohiaren aginduetara.
"Ekuatore Gineako nazioarteko atezainak talde babazorroari lotuta jarraituko du, ume bat zela iritsi zen Gasteizera, eta bertan hazi da futbolari eta pertsona gisa. Owono da, gaur egun, klubean denbora gehien daraman jokalaria", adierazi du Alavesek prentsa ohar batean.
"Bere ibilbideak ezin hobeto irudikatzen ditu Alavesen balioak: konpromisoa, ahalegina, apaltasuna eta anbizioa. 2017an Alaveseko harrobira iritsi zenetik, oinarrizko futbolaren etapa guztiak egin ditu elitera iritsi arte, eta eredu bihurtu da kamiseta hori janztea amets duten gazte guztientzat", gaineratu du testuak.
"Bere hazkundea ez da gelditu, eta berritzea etorkizun handiko atezain baten aldeko apustua da. Owonori kontratua berritzea Arabako armarria bere etxe, eskola eta bandera bihurtu duen futbolari bati kontratua berritzea da", erantsi du Alaveseko prentsa oharrak.
“¿¿ ¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿´¿ ¿¿¿ ¿¿ ¿¿¿¿¿¿ ¿¿ ¿¿ ¿¿¿¿ ¿¿¿ ¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿´”.
— Deportivo Alavés (@Alaves) July 13, 2025
La emoción de @1owono, ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿ #Owono2029#Gutarikoak | #GoazenGlorioso ¿¿¿ pic.twitter.com/orSns6KcHJ

