Itxi

Alaves

Zerrenda ofiziala

Hamalau jokalarik ez dute Alavesen jarraituko

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Datorren denboraldian, Fernandez, Jarosik, Migue, Castillo, Medina, Galan, Garcia, Tejera, Juanma, Lanzarote, Toribio, Sangalli, Despotovic eta Ion Velez ez dira bertan arituko.  

  • Alavesen artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Javier Zubillagak, Alaves taldeko kirol zuzendariak, 2015/16 denboraldian Gasteizko taldean jarraituko ez duten jokalarien zerrenda aurkeztu du.

Hauek dira Alavesen jarraituko ez duten jokalariak: Manu Fernandez atezaina, Jarosik, Migue, Xabi Castillo, Unai Medina eta Galan defentsak; Rafa Garcia, Sergio Tejera, Juanma, Lanzarote, Dani Toribio eta Sangalli erdilariak, eta Ion Velez eta Ranko Despotovic aurrelariak.

Bestalde, denboraldi-aurreko egutegiari dagokionez, hitzordu bazuk oraindik zehazteke daude, baina, oraingoz, partida hauek hitzartu ditu klubak:

- Uztailaren 28a: Alaves – Tolosa, 19:00etan, Mendizorrotzan

- Abuztuaren 1a: Alaves – Logroñes, Guardian

- Abuztuaren 4a: Alaves – Mirandes, 11:30ean, Olaranben

- Abuztuaren 8a: Alaves – Selekzioa, Agurainen