Itxi

Alaves

Porrota

Alavesek lidergoa galdu du Leganesen (2-0)

Agentziak | Erredakzioa

Ruben Peñak 17. minutuan eta Borjak, 88.ean, egin dituzte partidako bi golak.

  • Gasteiztarrak bigarren dira orain sailkapenean. Argazkia: EiTB.

    Gasteiztarrak bigarren dira orain sailkapenean. Argazkia: EiTB.

Abiadura goian, sendotasuna atzean, eta intentsitatea partida osoan. Horiek dira Leganesen puntu sendoak, eta horiei esker jarri da lider Bigarren Mailako sailkapenean. Madrildarrak Alavesi gailendu zaizkio 2-0, eta arabarrek orain arte izandako lehen postu hori galdu dute.

Gauza asko zeuden jokoan, eta bi taldeak garaipenaren bila atera dira lehen minututik. Arabarrak hobeto kokatuta izan dira, baina baloiaren jabetza Leganesekoek izan dute. Etxe taldea berehala hasi da arriskua sortzen, baloi luzeekin gasteiztarren defentsaren bizkarra bilatuz.

Horrelako batean iritsi da lehen gola, Cesar Sorianok egindako jokaldia Ruben Peñak errematatu duenean.

Alavesek gogoa jarri du, baina ez du zulorik aurkitu.

Atsedenaldiaren ostean, erasoak bi areatan izan dira, baina Alavesek sortu du arrisku gehien, eta Serantesek egindako ustezko penalti bat ere erreklamatu dute, baina epaileak ez du ezertxo ere adierazi. Manu Garciak aukera bikaina izan du falta jaurtiketa batean, baina baloia langaren gainetik joan zaio. Gero nekea iritsi da, eta epaileak Pelegrin kalera bota du, bi txartel hori aterata.

Azken aurreko kolpea izan da arabarrentzat, Borja Lazarok bigarren gola egin duelako 88. minutuan, norgehiagoka erabakita uzteko.

Fitxa teknikoa:

2 - Leganes: Serantes; Víctor Díaz, Mantovani, Insua, César Soriano; Timor, Sastre (Alberto Martín, 75. min), Gabriel (Ruiz de Galarreta, 81. min); Omar Ramos, Szymanowski eta Rubén Peña (Borja Lázaro, 87. min).

0 - Alaves: Pacheco; Estrada, Einar, Pelegrín, Raúl García; Sergio Mora, Manu (Pacheco, 70. min), Kiko Femenía, Dani Ábalo (Llamas, 56. min); Juli eta Guichón (Torres, 65. min).

Golak: 1-0, 18. min: Rubén Peña 2-0, 88. min: Borja Lázaro.


t="utf-8">