Itxi

Alaves

Levanten jokatu du

Alavesek Zouhair Feddal atzelaria fitxatu du, hiru urterako

Agentziak | Erredakzioa

Bestalde, Julik Alaves utzi eta Kordoban jokatuko du.

  • Zouhair Feddal. Argazkia: Efe.

    Zouhair Feddal. Argazkia: Efe.

Alavesek Zouhair Feddal zentrala fitxatu du hiru denboraldirako. Feddar Levantetik dator eta arabarren atzeko lerroa indartzeko helburuarekin fitxatu dute.

Klubak larunbat honetan aditzera eman duenez, "defentsa petoa da, nazioartean jokatutakoa", eta "sendotasuna eta erasoari begira baloia jokatuta ateratzeko aukera" emango dio taldeari.

Jokalariak 27 urte ditu eta Tetuanen. Marokon, jaio zen. Bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena Espainiako futbolean egin du.

Zohuair Feddal astelehenean aurkeztuko dute.

'Juli', Kordobara

Bestalde, Julian Cerdá Vicente, 'Juli', jokalariak Kordoban jokatuko du 2016-17 denboraldian, Alavesek libre utzi ostean.

g> utzi ostean.