Itxi

Alaves

Aurpegi berri gehiago

Alavesek Aleksandar Pantic eta Theo Hernandez fitxatu ditu

Erredakzioa

Pantic Vila-realetik dator utzita iragan denboraldian Eibarren jokatu zuen arren. Hernandez ere Atletico Madrilek utzita iritsi da Arabako taldera.

  • Aleksandar Pantic. Argazkia: Alaves

    Aleksandar Pantic. Argazkia: Alaves

Alavesek taldea osatzen jarraitzen du 2016-2017. denboraldirako. Arabako taldea Lehen Mailan lehiatuko da, eta beste bi fitxaketa iragarri ditu ostegun honetan; Aleksandar Pantic eta Theo Hernandez, besteak beste.

Pantic Vila-realek utzita doa Alavesera. 24 urte ditu eta FK Rad taldean ekin xion bere ibilbide profesionalri. Izar Gorrian ere jokatu zuen eta 2013an iritsi zen Vila-realera. 2014-2015. denboraldian Kordobarekin jokatu zuen Lehen Mailan eta Eibarren ibili zen iragan denboraldian.

Theo Hernandez ere utzita iritsi da Atletico Madriletik. 18 urte ditu, eta talde koltxoneroan jokatzen duen Lucas Hernandezen anaia da. Atleticoren bigarren taldean ibili da, eta oso ondo jokatu du azken bi UEFA Youth League txapelketetan.

 

tetan.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves