Itxi

Alaves

Larunbatean, 20:30ean

Kolokan da Messiren parte-hartzea Alavesen kontrako partidan

Agentziak | Erredakzioa

Ciutat Esportivako Joan Gamperreko Tito Vilanovako berdegunean saio arina egin du gaur bere taldekideekin.

  • Leo Messi. EFE

    Leo Messi. EFE

Bartzelonako Leo Messik mina du bere ezker hankako abduktorean. Athleticen kontrako partidan, San Mamesen, izan zuen arazoa eta ez da guztiz sendatu.

Gainera, Argentinako selekzioarekin aritu ondoren mina handitu egin da. Gaur, Ciutat Esportivako Joan Gamperreko Tito Vilanovako berdegunean saio arina egin du bere taldekideekin eta Alavesen kontrako partidan bere parte-hartzea zalantzan dago.

Bestalde, Paco Alcacer azken fitxaketak bere lehen entrenamendua egin du gaur ere.

 

r ere.