Itxi

Alaves

Gaur, 20:45ean

Alavesk lehen garaipena nahi du Mendizorrotzan

Agentziak | Erredakzioa

Gasteiztarren eta Deportivoren arteko neurketa Santander Laligako laugarren jardunaldiko azken partida izango da.

Deportivo Alavesek Coruñako Deportivo hartuko du Mendizorrotzako futbol-zelaian iluntzeko 20:45ean 4. jardunaldiko azken partidan.

Mauricio Pellegrinoren taldeak ezusteko eman zuen Camp Noun Bartzelonaren kontra azken jardunaldian (1-2koa lortu zuen) eta orain denboraldiko lehen garaipena nahi dute etxean. Jokatutako hiru partidetan ez dute porrota ezagutzen gasteiztarrek.

Minduta dago oraindik Zouhair Feddal, orkatilan mina du, eta ezin izango du jokatu.

Deportivok etxean jokatutako azken partidan Athleticen kontra galdu ostean garaipenaren bila aterako da.

Ustezko hamaikakoak

Deportivo Alaves: Pacheco; Kiko Femenía, Laguardia, Alexis, Theo; Marcos Llorente, Dani Torres, Camarasa; Edgar, Ibai eta Deyverson.

Deportivo: Lux; Juanfran, Arribas, Albentosa, Luisinho; Borges, Mosquera; Bruno Gama, Fayçal Fajr, Marlos Moreno; eta Florin Andone.

Epailea: Juan Martínez Munuera (Comité valenciano)

Futbol-zelaia: Mendizorrotza

Ordua: 20.45

/>Ordua: 20.45