Itxi

Alaves

Larunbatean, 20:30etan

Bartzelona bisitatuko du Alavesek, Messi zalantza dela

Agentziak | Erredakzioa

Babazorroen bigarren irteera garrantzitsua da. Vicente Calderonen, Ligako lehen jardunaldian, puntu bat eskuratu zuten.

  • Alaves, Atleticoren aurkako partidan / EFE.

    Alaves, Atleticoren aurkako partidan / EFE.

Alavesek Nou Campen jokatuko du Bartzelonaren aurka, larunbatean 20:30etan. Kataluniako taldean, Messi oraindik zalantza da.

Babazorroek beste irteera zaila dute. Ligako lehen jardunaldian berdinketa eskuratu zuen Atletico Madrilen aurka, Vicente Calderonen.

Mauricio Pellegrinok, Bartzelonako jokalaria izan zena 1998-99 denboraldian, berriz izango ditu prest Christian Santos, Dani Torres eta Aleksandar Katai, selekzioekin jokatu ostean. Serbiarrak debuta egin dezake Alaveseko elastikoarekin.

Zouhair Feddal lesionatuta dago oraindik. Alaveseko entrenatzaileak 19 jokalari deitu ditu, eta bat kanpoan utzi beharko du.

Argentinarrak Mendizorrotzan Sportginen aurka erabilitako hamaikako beraren alde egin lezake.

Bartzelonan, Lionel Messi zalantza da, pubisean mina duelako. Azken egunetan taldeak baino erritmo baxuarekin entrenatu da.

Andres Iniesta eta Jeremy Mathieu Espainiako Superkopan lesionatu ziren, eta zalantza dira. Oraindik ez dute Ligan debuta egin.

Paco Alcacerrek, Bartzelonarekin ostegunean aurkeztuta, debuta egin dezake afizio berriarekin.

Neymarren itzulerarekin, Luis Enrique entrenatzaileak ia jokalari guztiak ditu prest. Las Palmas eta Real Madrilekin partekatzen duen lidergoa mantendu nahiko du.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Bartzelona: Ter Stegen; Sergi Roberto, Pique, Umtiti, Jordi Alba; Sergio Busquets, Rakitic, Denis Suárez, Arda; Luis Suarez eta Neymar.

Alaves: Pacheco; Kiko Femenia, Laguardia, Alexis, Theo; Marcos Llorente, Dani Torres, Manu Garcia; Edgar, Ibai; eta Deyverson.

eta Deyverson.